Eraikinen inspekzio teknikoa pasatu beharko dute Oiartzungo 400 eraikinek

2018ko ekainaren 27a baino lehen txostena aurkeztuko beharko da udaletxean

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren 3/2015 (ekainaren 18koa) legearen baitan, Euskal Autonomia Erkidegoan 50 urte baino gehiago dituzten bizitegi erabilerarako eraikin guztiek Eraikinen Inspekzio Teknikoa (EIT) pasatu behar dute. Oiartzunen, momentuz, 400 eraikini eragingo die lege honek.

Eraikin horietako jabeek 2018ko ekainaren 27rako udaletxean aurkeztu beharko dute EIT txostena. Azterketa arkitekto edo aparejadore tekniko batek egin behar du. Hala ere, etxejabe bakoitzak aukeratu dezake libreki zein kontratatuko duen lan hori egiteko.

Datozen urteetan ere, 50 urte bete ahala, bizitegi-erabilerarako eraikin guztiek inspekzio hau pasatu beharko dute. Besteak beste, txostenak aztertzen ditu eraikinaren kontserbazio egoera, efizientzia energetikoa edota irisgarritasun egoera.

Informazio gehiago jaso daiteke euskoregite.com helbidea. Bertan, bakoitzaren eraikinaren egoera jaso daiteke: noizkoa den, noizko pasatu behar duen EIT-a...

EIT txostenak 10 urterako balio du. Oiartzungo Udalak, EIT pasatu beharrean dauden Oiartzungo etxejabeei gutun bidez jakinaraziko die lege honen berri.

Gehigarriak

Eraikinen inspekzio teknikoa pasatu beharko dute Oiartzungo 400 eraikinek