Euskara ardatz hartuta, hiru hitzaldi izango dira hilabete honetan

'Konpromisotik aD/Ritzera' ekimena girotzeko antolatu dituzte Udalak, Azmarrinek eta Euskararen Arnasgune Lantaldeak

Konpromisotik aD/Ritzera ekimena izango da abenduaren 2tik 15era Oiartzunen, euskararen erabilera igotzeko eta hizkuntz ohiturie buruz hausnarketa pertsonalak ahalbidetzeko. Azaroan, girotzeko, Euskararen Arnasgune Lantaldeak (Udala, Ttur-Ttur eta norbanakoek osatua) eta Azmarrinek euskara gai nagusi duten hitzaldi sorta antolatu dute.

Lehenengo hitzaldia azaroaren 8an (asteazkena) izango da. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak eta Estitxu Eizagirre Argiako zuzendariak Euskaldunen hizkuntz eskubideak eta jokabideak izango dituzte hizpide.

Astebetera, azaroaren 16an (osteguna) Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak eta Idurre Eskisabel EHUko irakasleak Euskara eta feminismoa bidaide solasaldia izango dute.

Azken saioa, Pako Aristi kazetariaren eta Lutxo Egia performerraren arteko elkarrizketa izango da. Hau, azaroaren 22an izango da (asteazkena).

Hiru saioak udaletxeko areto nagusian izango dira, 19:00etan.

TELP ikastaroa

Honekin batera, azaroaren 25ean TELP ikastaroa izango da. EMUNeko teknikariek gidatuko dute saioa. Euskaldunok euskaraz aritzeko batzutan bizitzen ditugun egoera deserosoen aurrean nola jokatu tresnak ematea da saio honen helburua.

TELP ikastaroa goiz osokoa izango da (09:00etatik 13:30era, udaletxeko areto nagusian). Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da, toki mugatuak daudelako. Hilaren 22a izango da horretarako azkeneko eguna oiartzuarrak.org/konpromisotik; euskara@oiartzun.org; aitzera@gmail.com edo oiartzun@tturttur.eus-era idatzita.

Bide batez, berriz gogora ekarri nahi du Konpromisotik aD/Ritzera egitasmoan izena emateko aukera martxan dagoela oiartzuarrak.org/konpromisotik-en bidez edo Ttur-Tturren, udaletxean eta hezkuntza zentroetan (Urmendi Haur Eskolan, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan).

Gehigarriak

Euskara ardatz hartuta, hiru hitzaldi izango dira hilabete honetan