2017ko oiartzuarren atsolorra prestatzeko bilera, ostegunean

Aurten guraso izan(go) diren guztientzako irekia da

Datorren ostegunean, hilak 9, 2017an Oiartzunen jaiotako haurren atsolorra prestatzeko lehenengo bilera izango da, Udalak deituta (udaletxeko areto nagusian, 17:00etan).

2017an jaiotako haurren ongietorri kolektiboa gurasoekin elkarlanean antolatzea da asmoa, horregatik, 2017an guraso izan(go) diren herritar guztientzako irekita dagoen deialdia da. 

Lehenengo saio honetan atsolorra zer den azaldu eta aurreko urteetako esperientzia azalduko da, 2017ko oiartzuarren ongietorrirako ideiak lantzen hasi aurretik.

Gehigarriak

2017ko oiartzuarren atsolorra prestatzeko bilera, ostegunean