Lanak 2018ko otsailean bukatzea aurreikusten da
Madalensoro pilotalekua berritzeko eta egokitzeko lanak hasi dira. Hiru hilabeteko aurreikuspena dute fatxada berritu, aldagelak mugikortasun murriztua dutenentzako egokitu, igogailua jarri eta instalazio elektrikoa berritzeko lan hauek; alegia, 2018ko otsaila arte.
Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute Madalensoro berritzeko. Bien artean, erdibana, finantzatuko dute 397.000 € pasatxoko aurrekontua duen obra hau.
Madalensoroko erabiltzaileei (Oiarpe, Txost, ESAIT...) ahalik eta gutxien eragiteko moduan egingo dira obrak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika