Udalaren egoera eta erronkak, 2018ko aurrekontua eta auzoen egoera izango dira hizpide
Urtero bezala, Udalak eta Oiartzungo auzoetako bizilagunek zita garrantzitsuak izango dituzte hilabete honetan. Gobernu Taldea herriko auzo guztietara hurbilduko da hilaren 20tik aurrera.
Gai hauek landuko dira bilera bakoitzean: Udalaren egoeraren balorazioa eta aurrera begirako egitasmoak; 2018ko aurrekontuak; eta auzo bakoitzaren egoeraren errepasoa, egon litezkeen beharrak biltzea eta lehentasunak finkatzea.
Gobernu Taldeak oiartzuarrak auzo batzar hauetan parte hartzera gonbidatu ditu, horretarako auzo batzarren garrantzia azpimarratuz: batzar hauetan gaiak, kezkak eta eskaerak zuzenean jaso eta auzotarren artean iritziak trukatzen direnez, Udalarentzako oso adierazle onak izaten dira herritarren kezkak eta beharrak baloratzeko eta horiek bideratzeko.
Batzarrak datorren urteko aurrekontuak onartu aurretik egiten direnez, planteatzen diren beharrek isla izaten dute. Azken urteetan auzoetan bideratu diren hobekuntzak auzo batzar hauetna partekatutakotik etorri dira.
EGUTEGIA:
Altzibar: Azaroak 22, asteazkena (eskolan, 19:30).
Arragua: Azaroak 20, astelehena (elizako lokalean, 19:30).
Elizalde: Azaroak 28, asteartea (Manuel Lekuona bibliotekan, 19:30).
Ergoien: Azaroak 22, asteazkena (Auzokalte elkartean, 19:30).
Gurutze: Azaroak 28, asteartea (Bizardia elkartean, 19:30).
Iturriotz: Azaroak 20, astelehena (auzo lokalean, 19:30).
Karrika: Azaroak 23, osteguna (Artaso elkartean, 19:30).
Ugaldetxo: Azaroak 23, osteguna (Atamitxen, 19:30).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika