Lehenengo saioa igande honetan izango da
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak 2017/2018 ikasturterako antzerki-programazioa prestatu eta aurkeztu du, Josune Cousillas Kultura zinegotziarekin batera.
Lehenengo saioa igande honetan izango da (hilak 19). Ikasturtea hasteko, Pasaiako Badia antzerki eskolako eta Errenteriako Antzerki Labeako talde amateurren lanak ikusteko aukera izango da. Maita zera ere eta Igogailua lanak izango dira eskainiko dituztenak.
Ohi bezala, sarrerak 5 € balioko du. Emanaldiak udaletxeko areto nagusian izango dira, 19:00etan.
Udalak, Antzerkizale Elkarteak antzerkigintzaren sustapenean herrian bolondreski egiten duen lana publikoki errekonozitu eta eskertu nahi du. Herritarrak, berriz, euskarazko antzerkiaren sormenera hurbiltzera gonbidatu nahi ditu.
URTEKO PROGRAMAZIOA:
Azaroak 19: Maita zera ere! (Badia antzerki eskola) eta Igogailua (Zoruk antzerki taldea; Antzerki Labea).
Abenduak 23: Zirriborro (Badut taldea). Haur antzerkia, 18:00etan.
Urtarrilak 4: Stereo (Miren Gaztañaga).
Urtarrilak 28: Hozkailua (Artedrama).
Otsailak 18: Mami Lebrun (Xake produkzioak).
Martxoak 11: Atte hil aurretik (Beheko Larraine).
Apirilak 22: Karramarroa (Dxusturi teatroa).
Maiatzak 26 eta 27: Txinalka antzerki taldea.
Ekaina: Oiartzungo antzerki ikasle gazteen emanaldiak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika