TELP ikastaroan izena emateko aukera dago hilaren 22a arte

Ahobizientzako saioa izango da

Konpromisotik aD/Ritzera ekimenaren baitan, ahobizientzako (euskaraz badakiten herritarrak) TELP ikastaroa antolatu du Euskararen Arnasgune Lantaldeak. Ikastaro honen helburua eguneroko bizitzan euskarari  nola eutsi, gaztelerara pasatu gabe, jakiteko tresnak eskaintzea izango da.

Izena emateko aukera dago hilaren 22a arte (hurrengo asteazkena) arte. Lau bide daude horretarako: www.oiartzuarrak.org/konpromisotik-en bidez izena emanda; aitzera@gmail.com helbidera idatzita; Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarrita (943 49 38 42 edo euskara@oiartzun.org) edo Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin (943 26 01 82 edo oiartzun@tturttur.eus).

Saioa hilaren 25ean (larunbata) izango da, 09:00etatik 13:30era, EMUNeko teknikarin eskutik. Tokiak mugatuak direlako eman behar da aurretik izena. 

Gehigarriak

TELP ikastaroan izena emateko aukera dago hilaren 22a arte