Udala eta Itturri merkataritza ttikia sustatzeko elkarlanean ari dira

Laguntza eman dio Udalak merkatari elkarteari ekimenak aurrera ateratzeko

Oiartzungo Udalak eta Itturri Merkatarien Elkarteak, herriko merkataritza ttikia sustatzeko asmoz, elkarlanean jarraitzen dute. Hori dela eta, Eneritz Arbelaitz alkateordeak eta Ion Zabaleku Itturrko lehendakariak hitzarmenaren berri eman dute.

Aurten, 5.000 €ko diru-laguntza eman dio Udalak Itturriri elkartea biziberritzeko eta herrian merkataritza ttikia sustatzeko egitasmoak gauzatzeko.

Hurrengo urtean ere elkarlanean jarraitzeko borondatea dute Udalak eta merkatarien elkarteak. Gaur-gaurkoz, Oiartzungo 27 komertzio ttiki daude antolatuak elkartearen barruan.

Gehigarriak

Udala eta Itturri merkataritza ttikia sustatzeko elkarlanean ari dira