Ugaldetxon semaforoak eta zebra-bidea jartzeko lanak hasi dira

Intxixu parean egingo dira lanak

Ugaldetxon, Intxixu parean, zebra-bidea eta semaforoak jartzeko lanak hasi dira gaur.

Errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiarena bada ere, Oiartzungo Udalak bere gain hartu ditu lan hauek. 41.500 €ko inbertsioa egingo du Udalak Ugaldetxoko bide-segurtasuna hobetzeko balioko duten lan hauetan.

Ugaldetxoko auzotarren eskariz abiatutako proiektua da.

Honez gain, futbol-zelaiko aparkalekuko sarrera egoitzeko lanak ere egiten ari da Udala, kroska kendu eta arrapala jarriko da, ibilgailuen sartu-irteerak xamurragoak izan daitezen.

Gehigarriak

Ugaldetxon semaforoak eta zebra-bidea jartzeko lanak hasi dira