Zerbitzu bidea eraikiko da GI-636 errepidean
Lintzirin eremua biziberritzeko egitasmoak aurrera darrai martxa onean. Lehengo astean, hirugarren faseko lanak hasi ziren. Fase hauetako egitasmorik garrantzitsuenetariko bat zerbitzu-bide bat eraikitzea izango da, GI-636 errepidearen paraleloan, oinezkoentzako espaloiarekin eta argiteriarekin. Honela, eremu horretan dauden enpresetara eta zerbitzuetara sartu-irteerak erosoagoak eta seguruagoak izango dira eta gaur egun Gipuzkoa mailan garraio gehien duen puntuetako bateko trafikoa arintzea lortuko da.
Lanen aurreikuspena bi hilabetekoa da. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegitura sailarekin sinatu duen hitzarmenari esker, bi erakundeen artean finantzatuko dituzte lan hauek. Guztira, 919.000 € pasatxoko inbertsioa suposatuko du.
Poligono osoaren biziberritze integrala
Duela bi urtetik hona, Udalak egindako apustu garrantzitsuetako bat izan da Lintzirin poligono osoari irtenbide integral bat ematea. Azken hilabeteetan, bigarren faseko lanak bukatu dira: Lintzirin-Carrefour arteko barruko errepidean, udal jabetzakoa, espaloia eta argiteria jartzea, hain zuzen ere. Lan hauetan 400.000 €ko inbertsioa egin du Udalak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika