Oiartzungo Udala herriko gazteekin bilduko da, pintxo-pote formatuan

Hitzorduan hilaren 30ean da, Kataxulo gaztetxian

Oiartzungo Udala herriko gazteekin bilduko da, herriko egoeraren berri emateko eta gazteen kezkak eta proposamenak lehen eskutik jasotzeko asmoz. Azaroaren 30ean, osteguna, pintxo-pote formatuan eta Kataxulo gaztetxian izango da hitzordua, 19:00etan.

Udala eta udalaren funtzionamendua gazteengana hurbiltzea eta hauek kezkak bertatik bertara jasotzea da saio ireki honen helburu nagusia. Herriko gazte guztiak gonbidatuak daude. Udalak, gazteengana heltzeko eta hauen parte-hartzea errazteko erabaki du formatu dinamiko batean antolatzea deialdia.

Ordu eta erdiko saioa izango da, gisa honetara antolatua: udal aurrekontuen azalpena eta herrian egin diren ekintza eta egitasmoen azalpen argi eta motza; gazteen beharren identifikazioa eta herrian egin daitezkeenak jasotzea; eta, bukatzeko, luntxa eta ondorioak.

Gehigarriak

Oiartzungo Udala herriko gazteekin bilduko da, pintxo-pote formatuan