3.000 boleto banatu dira gure herriko zazpi kafetegitan
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak merkataritza eta ostalaritzako gremioak euskalduntzeko kanpainak egiten ditu urtero. Aurten, kafetegiak landu dira Kafea eta tertulia, beti natural kanpainarekin.
Kanpainan parte hartu duten Oiartzungo zazpi kafetegietan (Aialde, Xabale, Kastro, Garmendi txokolategia, Elorsoro kiroldegia, Aiako eta Brico Depot) euskaraz eksatu duten bezeroen artean egindako zozketan, Julen Rodriguez Herrero Aialde kafetegiko bezeroa izan da 100 €ko bonoaren irabazlea.
Guztira, 3.000 boleto banatu dira Oiartzunen.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika