Beloagako gazteluari buruzko dokumentala emango da hilaren 22an

Nabarraldek ekoitzi du lana

Udala, Beloaga Bizirik eta Nabarraldeko ordezkariek Beloaga: Arkaleko haitzak dokumentalaren emanaldia aurkeztu dute. Dokumentalaren estreinaldia izango da hilaren 22an (ostirala) 19:00etan udaletxeko areto nagusian, dohainik.

Nabarralde elkarteak ekoitzi du Beloagako gazteluari buruzko dokumental hau, Angel Rekalde eta Miren Mindegiaren gidoiarekin. Dokumentala egiteko, Beloaga Bizirik taldeko kideen laguntza ere izan dute, besteak beste. Beloagako gazteluak Nafarroako Erresuma garaitik izan duen historia eta bilakaera narratzen ditu dokumentalak. Azmarrin taldeak ere bat egin du saio honekin.

Duela urte gutxi arte, erabat ezezaguna zen Nafarroako erresuma garaitik hortxe egon den gaztelu hau oiartzuarren artean. Hein handi batean, Beloaga Bizirik taldearen lan ikaragarriarengatik berreskuratu da gunea eta bere historia herriarentzat. Aurten, xanistebanetako kultur ekitaldiak Udalak Beloaga Bizirik-ek memoria historikoa berreskuratzeko egindako lan bolondresa publikoki eskertu bazuen ere, dokumentalaren emanaldia ere aprobetxatu nahi du Beloaga Bizirik-en taldea errekonozitzeko.

Bide batez, oiartzuar guztiak gure-gurea den historia zati hau ezagutzera gonbidatu nahi ditugu.

Gehigarriak

Beloagako gazteluari buruzko dokumentala emango da hilaren 22an