Bihartik hilaren 21a arte
II. Mundu Gerran pilotu aliatuak salbatzeko sortu zen Comète Sareari buruzko erakusketa jarri udaletxeko areto nagusian, Errenteriako Urdaburu Mendi Elkartearen eskutik.
Urdaburuk taldearen 75. urteurrenaren harira prestatu du erakusketa hau. Erakusketak bi zati ditu: Comète sarearen azalpen historikoa batetik, eta, bestetik, 2000. urtetik Urdaburuk sare horretako bideetan egiten dituen zeharkaldiena. Bi urtez behin, Oiartzundik pasatzen da zeharkaldia, Sarobe baserrian barrena.
Erakusketa bihartik (hilak 14) hilaren 21a arte egongo da ikusgai, astelehenetik igandera (09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika