Oiartzungo pilotaiei buruzko 'Mugarri'-rako laguntza eskaera

Etxekoen berri eman nahi duenak otsailaren 28a arte du aukera

Hurrengo Mugarri liburua Oiartzungo pilota eta pilotarien historiari buruzkoa izango da. Dagoeneko lanketa hasita dago, baina informazioa biltzeko laguntza eskatu nahi zaie oiartzuarrei.

Etxekoren bat edozein modalitatetan pilotari izan duena dakienari informazioa helarazteko eskatu nahi zaio. Pilotariaren izen-abizenak, haren pilotari ibilbidearen ahalik eta informazio gehien eta argazkiren bat izanez gero, hori ere Mugarriren eskura jartea eskatu nahi da, ahalik eta bilduma osatuena izan dadin.

Otsailaren 28a arte bilduko da informazio hau. Norbaiten berri eman  edo zalantzaren bat argitu nahi duenak mitxelena.i@euskalnet.net edo 670 40 76 01 (Joxe Mari) jar daiteke harremanetan.

Gehigarriak

Oiartzungo pilotaiei buruzko 'Mugarri'-rako laguntza eskaera