Xorrola autobusak astelehenetik aurrera ohiko ibilbidea egingo du
Manuel Lekuona etorbidea berritzeko lanak egin dira abuztuaz geroztik. Bihar, hilak 16, berriz ere normaltasunez etorbide guztia irekita egongo da, eta orain arte behin-behinean egokitu diren noranzkoak bertan behera geratuko dira.
Etorbidea irekitzearekin batera, astelehenetik aurrera Xorrola herri barruko autobus zerbitzua ere ohiko ibilbide eta geltokietara bueltatuko da. Besteak beste, Manuel Lekuona etorbidean dituen bi geltokiak martxan izango dira berriz ere: anbulatorioa eta Potte taberna ondokoa.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika