Adostasunera heltzen ez badira, hondakin bilketako langileen grebak Oiartzunen eragina izango du

Gutxieneko zerbitzuak bihar zabalduko lirateke bando bidez

Gipuzkoako hitzarmen probintzialaren negoziaketa dela eta, hondakinen bilketako langileak eta patronala negoziatzen ari dira. Biharko (hilak 19) akordiorik lortzen ez badute langileek gauetik aurrera greba mugagabera joko dutela iragarri dute. Oiartzuni ere eragingo lioke Gipuzkoa mailako greba horrek.

Udalak herritarrei jakinarazi nahi die, beraz, bihar gauetik aurrera hondakinen bilketan aldaketak izan daitezkeela. Gutxieneko zerbitzuak Eusko Jaurlaritzak zehaztu beharko ditu (haren eskumena baita), eta kasua balitz, ahal bezain pronto jakinaraziko die Udalak herritarrei, bando bidez. Horregatik, adi egoteko eskatu nahi dugu.