Euskal Herri osoa aintzat hartzen duen mapa jarri du Udalak herriko ostalarien esku

Gaindegiak argitaratu duen mapa da

Oiartzungo Udalak Gaindegiak argitaratu duen Euskal Herria mapa banatuko du interesa duten herriko ostalaritza-establezimendueta, dohainik.

Orain arte, Euskal Herri osoko informazioa ematen duen mapa bateraturik ez da egon, beraz, atzerritik datorren turistarentzako ez da existitzen Euskal Herria. Egoera horri buelta emateko asmoz sortu du Gaindegiak mapa hau, A2 tamainan eta ingelesez, Euskal Herria mapa administratiborik gabe azaltzeko. Alegia, Euskal Herria ezagutzera emateko eta Euskal Herriaren ukazioa gainditzeko.

Alojamentu eta turismo zerbitzuentzako

Oiartzungo Udalak herriko ostalarien eta turismo zerbitzuen esku jarri du. Besteak beste, Oiartzungo Turismo Bulegoan, museoetan (Soinuenea, Luberri eta Arditurri) eta udaletxeko sarreran bisitarien esku jarriko da mapa hau. Horretarako, 600 ale eskuratu ditu Udalak.

Guztiei gutuna bidali zaie, baina mapa eskuratzeko, Alkatetzarekin harremanetan jarri behar dute turismo sektoreko eragileek.

Gehigarriak

Euskal Herri osoa aintzat hartzen duen mapa jarri du Udalak herriko ostalarien esku