Gospel kontzertua izango da larunbatean

Musika estilo honetako diven doinuak ekarriko ditu Evening Prayer bikoteak

Datorren larunbatean (hilak 23) gospel kontzertua izango da San Esteban elizan, 12:00etan. Evening Prayer bikotearen eskutik, gospel doinuak euskaraz entzuteko aukera izango dugu.

Lidia Insausti abeslariak eta Iñaki Miguel pianistak osatzen dute bikotea. 2015ean sortu zuten bi donostiarrek Evening Prayer. Larunbateko kontzertuan, gospel-abeslari emakume ahots handien errepasoa egingo dute: Mahalia Jackson, Marion Williams, Sister Rosetta Tharpe... 

Gehigarriak

Gospel kontzertua izango da larunbatean