Ttur-Tturrek dinamizatuko ditu saioak
Oiartzungo ikastetxeetan ikasten duten DBH 3. eta 4. mailako ikasle guztiekin euskararen motibazio saioak egiten ari dira Udala eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea, elkarlanean. Abenduan, Haurtzaro Ikastolan egin dira saioak. Urtarrilean, Elizalde Institutuko ikasleen txanda izango da.
Talde bakotzarekin hiru saiotan landuko dute euskararekiko bizipenak partekatzea, euskararen egoeraz jabetzea eta gure hizkuntzarekiko atxikimendua lortzea helburu duen egitasmo hau.
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko Ugaitz Susperregi eta Aintzane Toledo dira saioen dinamizatzaileak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika