Ruiz Echeverria margolariaren atzera begirako erakusketa ikusgai udaletxean

Larunbatetik urtarrilaren 4ra

Jesus Ruiz Echeverria margolariaren atzera begirako lanak ikusteko aukera izango da udaletxeko areto nagusian datorren larunbatetik aurrera (hilaren 23tik urtarrilaren 4a arte).

Erakusketaren ordutegia astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara izango da eta, igande zein jai egunetan, 11:30etik 13:30era.

Ruiz Echeverriaren biografia motza

Jesus Ruiz Echeverria (Deustu, 1925) Algortan hazi eta Bartzelonan bizitu izan da eta gaur egun, Irunen bizi da. Bartzelonan, arte eta antigoaleko gauzen zaharberritzean jardun zuen. Era berean, margotzen hasi zen, autodidakta moduan, maisu handietan oinarrituta. 

Naturako edertasuna bilatzean datza bere sormen-prozesua.

Gehigarriak

Ruiz Echeverria margolariaren atzera begirako erakusketa ikusgai udaletxean