14 puntuko gai zerrenda landuko da
Datorren asteazkenean, hilak 27, abenduko ohiko udalbatzarra izango da. 19:00etan hasiko da bilkura eta 14 puntuko gai-zerrenda landuko da. Hauxe:
1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
2) 2018ko Udal Aurrekontu Orokorra.
3) Udal Ondasunen Inbentarioaren urteko zuzenketa.
4) 2017ko udal langileen ordainsarien finkaketa.
5) Ugaldetxo auzoko UGA-3 eremuko sistema orokorra barnean sarturik eta Udalak zesioz eskuraturiko zoruaren mugaketaren onarpena.
6) Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuen ustiapenaren esleipena.
7) Datuen trukaketarako Foru Aldundiarekin hitzarmena. D2 eta D4 eranskinak.
8) Berdintasun Batzordearen sorrera.
9) Haurtzaro Ikastolarekin hitzarmena.
10) Oarsoaldea SAri 2017ko diru-laguntza.
11) Eskubideen baliogabetzea.
12) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
13) Beste organoen jardueraren jarraipena.
14) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika