Hilaren 24an eta 31n, hondakinak ateratzeko ordutegia zabalduko da

Gabonetan, hondakinen bilketaren ordutegian aldaketak izango dira. Abenduaren 24an eta 31n, hondakina ateratzeko ordutegia luzatu egingo da, 20:00etatik 06:00etara. 

Jai egun berezi hauetan, biharamun goizean egingo da bilketa. Aurtengoan, hondakin organikoaren frakzioari eragingo dio bilketa bereziak.