Gutxieneko soldata ez duten eta diru sarrerak bermatzeko laguntza jasotzen duten oiartzuarrek tasen salbuespena eskatzeko aukera izango dute

Astelehenetik otsailaren 28ra jasoko dira eskaerak

Gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko euskal sistemaren prestazio ekonomikoen onuradun diren oiartzuarrek edota Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata gainditzen ez duten familiek zaborra eta, ura eta estolderiaren udal tasa ordaintzeko salbuespena eskatzeko aukera izango dute datorren astelehenetik (hilak 8) otsailaren 28a arte.

Udaletxeko erregistro bulegoan aurkeztu beharko dituzten salbuespena eskatzeko beharrezko agiriak. Udalak gogorarazi nahi du salbuespen eskaera urtero berritu behar dela. Epez kanpoko eskaerak ez dira onartuko.