Urteko lehenengo ipuin kontaketa saioa, ostegunean

Bi eta hiru urteko haurrentzako izango da

2018ko lehenengo ipuin kontaketa izango da datorren ostegunean (hilak 18), Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30ean. Urtea ttikienentzako saioarekin hasiko da: 2 eta 3 urte arteko haurrentzako ipuinak kontatuko ditu Lur Kortak.

Ipuin kontaketa saioak atseginak izateko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuak betetzeko, zenbait aholku gogorarazi nahi ditu Manuel Lekuona bibliotekak urte hasiera honetan: saiora garaiz iristea; atea itxita baldin badago ez sartzea; kontaketa bideratua dagoen adin-tartea errespetatzea eta gurasoek espazioa errespetatzea (ttikienen kasuan, haurrarekin heldu bakarra sartuko da eta 4 urtez goitiko haurrentzako saioetan, helduak kanpoan geratuko dira).

Gehigarriak

Urteko lehenengo ipuin kontaketa saioa, ostegunean