Belarripestak eta ahobiziak euren bizipenak partekatzera gonbidatu dituzte

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen bakarrizketa ere izango da

Euskararen Arnasgune Lantaldeak (Udala, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta norbanakoak) Konpromisotik aD/Ritzera erronka bota zioten oiartzuarrei abenduan. Erantzuna primerakoa izan zen, eta orain, euskararen erabileran eragitea asmo zuen ekimena bukatu eta hilabete pasa denean, belarriprest-ak eta ahobizi-ak tertuliara gonbidatu dituzte.

Hilaren 26an, ostirala, udaletxeko areto nagusian biltzeko deia egin dute, 18:30ean. Konpromisotik aD/Ritzera izan zen egun horietan eta ondoren izandako bizipenak partekatzera gonbidatu nahi dizute herritarrak: zailtasunak, sorpresak, ohitura aldaketak... Era berean, aurrera begira jartzea da saioaren bigarren helburua.

Ordubeteko taldekako tertuliaren ondoren, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen umoreko Pakean dagoena pakean utzi bakarrizketa izango da.

Tertulian parte hartzeko asmoa duenari aldez aurretik konpromisotik@gmail.com-era mezu bat bidaltzeko eskatu nahi die Euskararen Arnasgune Lantaldeak, "hobeto antolatu ahal izateko".

Gehigarriak

Belarripestak eta ahobiziak euren bizipenak partekatzera gonbidatu dituzte