2016an jaiotako haurren gurasoentzako bilera informatiboa datorren asteazkenean izango da
Urmendi Haur Eskolan 2018/2019 ikasturteko aurrematrikulazioa irekiko da hilaren 29an. Aurretik, 2016an jaiotako haurren gurasoentzako bilera informatiboa eta ate irekiak izango dira datorren asteazkenean, hilak 24. Haurtzaro Ikastolako jantokian izango da aurkezpena, 17:00etan, eta ondoren Urmendiko egoitza nagusia ezagutuko dute.
2018an (sehaskak) eta 2017an (ertainak) jaiotakoen gurasoentzako bilera informatiboak eta ate irekiak martxoan eta apirilean izango dira.
Hala ere, hiru adinetako haurren aurrematrikulazio epea bera izango da: urtarrilaren 29tik apirilaren 27ra, Urmendi Haur Eskolan bertan (2018 bukaeran jaioko diren haurrentzako matrikulazio epe berezia irekiko da ekainean).
Ordutegi eskaintza zabala eta 0-3 etaparen osotasuna
Urmendi Haur Eskolak 07:30etik 17:00ak arteko ordutegiaren barruan egiten du bere hezkuntza eskaintza. Bi urteko haurren kasuan, eskaintza berezia ere bada: 09:00etatik 12:00etara.
0-3 etapa osoa eskaintzen du Urmendik, Udal Ikastola Partzuergoak, hezkuntza adituek etaparen osotasunari ematen dioten garrantzia aintzat hartuz.
Urmendi Haur Eskolarekin harrematan jartzeko 943 26 00 86 telefonora deitu daiteke edo urmendi@ouip.ikastola.eus helbidera idatzi.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika