Autodefentsa feminista tailerra emango da otsailean

Otsailaren 9a arte eman daiteke izena

Autodefentsa feminista tailerra izango da otsailaren 17an (larunbata), Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta.

Zortzi orduko tailerra izango da, Elorsoro kiroldegian: 10:00etatik 14:00etara goizez eta 15:30etik 19:30era arratsaldez. Emagin elkarteko kideek dinamizatuko dute saioa.

Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik: Oiartzungo udaletxeko harreran edo feminismoiartzun@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Izen-ematea otsailaren 9a arte dago irekita.

Gehigarriak

Autodefentsa feminista tailerra emango da otsailean