Oiartzungo Etxebizitza Bulegoak atal digital propioa du

Oiartzungo Udalak Etxebizitza Bulegoa martxan du 2016ko irailaz geroztik. Alokairu duinera bideratutako etxebizitzak sustatzea da Etxebizitza Bulegoaren helburua, Eusko Jaurlaritzaren ASAP programaren bidez. Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean kudeatzen da egitasmoa Oiartzunen.

Etxebizitza  Bulegoa etxejabeei eta maizterrei bideratutako zerbitzua da. Batzuei eta besteei, ASAP programaren bidez etxea alokatzearen abantaila, laguntza eta baldintzei buruzko informazioa ematen zaie.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez kudeatzen dira tramite guztiak. Orain, Oarsoaldearen webgunean atal propioa du Oiartzungo Etxebizitza Bulegoak, etxejabe eta maizterrek informazioa eskurago izan dezaten. 

Gehigarriak

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoak atal digital propioa du