14 puntuko gai zerrenda landuko da
Urtarrileko ohiko udalbatzarra izango da hilaren 31n, asteazkena, 19:00etan. Gai-zerrenda hau landuko dute zinegotziak edozein herritarrentzako irekia den batzar honetan:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Elorsoro udal kiroldegia, udal igerileku irekiak eta Madalensoro pilotalekuaren ustiaketa, kudeaketa, mantenimendua eta garbitasunerako instalakuntzen errenta kontratuaren amaiera eta bermearen itzulketa.
3) Oiartzungo udalerrian hiri-garbiketako eta etxeko hondakinen bilketa eta garraioko zerbitzuak. Kontratuaren luzapena eta prezio berrikuspena.
4) Z@ain sinadurarako plataformak ematen duen zerbitzuaren baldintzak zehazteko Oiartzungo Udala eta Izenpe SAren arteko hitzarmena.
5) Arraztalo Elkarteari 2018 urteko diru-laguntza.
6) Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren ekarpenei dagokion diru-erreserba.
7) 2017/18 denboraldiko kirol talde eta elkarteen funtzionamendurako diru-laguntzak.
8) Haurtzaro Ikastolarekin sinaturiko hitzarmenaren barruan, 2018 urteko diru-laguntza.
9) Soinuenea Fundazioari 2018 urteko ekarpen ekonomikoa.
10) Luberri Ikasgune Geologikoa Fundazioari 2018 urteko ekarpen ekonomikoa.
11) Altzibar auzoko ALT-2D (Kontzeju Txiki) eremuko Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena.
12) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
13) Beste organoen jardueraren jarraipena.
14) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika