Itturburu konpontzeko lanak hasi dira aste honetan
Datozen hiru hilabeteetan zazpi herribide konponduko ditu Udalak. Lehenengoa konpontzen aste honetan bertan hasi da: Elizalde auzoan, Itturburuko herribidea.
Hurrena egingo diren lanak onartu dira Ergoienen (Luberri-berri eta Elorrondo); Gurutzen (Andrearriaga bidea); Karrika (Gainzabal bidea); Iturriotz (Otsakane herribidea) eta Ugaldetxon (Larraburu herribidea) konpontzeko lanak egitea. Bata bestearen segidan egingo dira lanak.
Hondatuta dauden zatiak konponduko dira herribide horietan guztietan. Guztira, 120.000 € inbertituko ditu Udalak lan hauetan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika