Kultura, kirola, hezkuntza eta gizarte-ongizateko eragileentzako laguntzak onartu dira

Urtarrileko protokolo gastua 50 € izan da

Kultura, Kirola, gizarte-ongizate eta hezkuntza arloetako eragileentzako laguntzak izan ziren atzoko ohiko udalbatzarreko protagonistak. Guztiak, ahobatez onartu ziren.

Hezkuntza arloan, aurten ere inbertsio garrantzitsua egingo du Udalak 0-3 hezkuntzan herriko eredu propioa izaten jarraitu dezan Oiartzunek: 700.000 € bideratuko dira Urmendi Haur Eskolara.

Hezkuntzako eragile den Haurtzaro Ikastolarekin 2021 arte hitzarmena berritu ondoren, aurten ikasle bakoitzako 446,49 €ko laguntza ematea onartu zen atzo.

Arraztalo, Soinuenea, Luberri eta 15 kirol eragilerentzako laguntzak

Arraztalo Elkarteak gaixo psikikoen gizarteratzean lanean jarraitzeko laguntza ere onartu zen atzo: 53.000 € bideratuko dizkio Udalak elkarte honi.

Kirol arloan dabiltzan herriko 15 elkartek ere jasoko dute laguntzan euren jarduna ahalbidetzeko (Girizia Mendi Taldea; Haurtzaro Atletismo Taldea; Haurtzaro Mendi Taldea; Intxixu Trail; Lartaun zikloturistak; Mikel Deuna Euskal Makil Jokoa; Muturreko Kirolak; OKE; Oiarpe; Oarsoaldea Igeriketa Elkartea; Oiartzungo Saskilagunak; OTXE, Ranger Elkartea; Tximeleta eta Txost).

Kultur arloan, berriz, Soinuenea eta Luberri Ikasgune Geologikoek euren museoak mantendu ditzaten laguntzak onartu ziren: Soinueneak 87.000 € jasoko ditu Herri Musikaren Txokoa mantentzeko eta Luberrik, 63.763 € geologia museorako.

Urtarrileko protokolo gastuak 50 € izan dira, lore eta eskelatan.

Gehigarriak

Kultura, kirola, hezkuntza eta gizarte-ongizateko eragileentzako laguntzak onartu dira