Poema errezitaldia, dokumental emanaldia eta ekitaldi ofiziala izango dira
Kontxa Murgia zena omentzeko elkartu dira aurten ere Udala, Trintxerpeko Fato Cultural Daniel Castelao eta Donostiako Galiziako Etxea. Kontxa Murgiaren omenaldi ofiziala hilaren 10ean, larunbata, izango da, bere jaiotetxean: gaur egun Manuel Lekuona biblioteka den horretan (eguerdiko 12:00etan).
Aurten aste barruan Galiziako eta Euskal Herriko poemen errezitaldia izango da, Xose Estevez eta Antton Kazabonen ahotsean (hilak 7, asteakena, 19:00etan udaletxeko areto nagusian). Errezitaldia musikaz lagunduko dute Ibargain Musika Eskolako Haizea Lekuonak, Oihane Mitxelenak eta Edurne Saizarrek.
Sitio distinto, Galizitiak Euskal Herrira etorritako migrazioari buruzko dokumentala ikusteko aukera ere izango da. Iaz, Davide Cabaleiro zuzendariak proiektua azaldu zuen. Aurten, egindako lana bukatuta ikusteko aukera izango dugu (hilak 8, osteguna, 19:00etan udaletxeko areto nagusian).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika