Txara parkean, Altzibarren eta Iturriotzen
Jarduera fisikoa egiteko kirol-gailuak jarri dira Altzibarren, Iturriotzen eta Ugaldetxon. Batez ere, helduentzat pentsatutako tresnak dira, aire librean egindako jarduera fisikoaren bidez bizi-kalitatea hobetzeko.
Ugaldetxoko Txara parkean sortu da kirol-gailuen eremu nagusia. 11 gailu jarri dira hemen, bakoitza nola erabili behar den azaltzen duen panelekin. Bidegorritik sarrera duen parke hau egoki ikusi da eremu nagusi izateko heltzeko erraza eta segurua baita.
Era berean, kirol-gailuak jarri dira Altzibarren, Olalden, eta Iturriotzen, bidegorriko sarreran.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika