11 puntu landuko dira
Asteazkenean, otsailak 28, hilabete honetako ohiko udalbatzarra izango da, 19:00etan. 11 puntuko gai landuko dituzte zinegotziek:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Sektore Publikoaren Kontratazioari buruzko 9/2017 Legearen ondorioz, Kontratazio Mahaiaren osaketa berria.
3) Gipuzkoako Foru Aldundia eta Udalaren arteko informazio lagapenerako hitzarmenaren barruan D3 eranskinaren II. bertsioaren onarpena (Gizarte Zerbitzuetarako zerga informazioa).
4) Toki bizitza emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko Europar Gutuna.
5) Genero Mainstreaming estrategiaren ezarpenerako jarraipen egituraren sorrera eta funtzionamenduaren arauketa.
6) San Marko Mankomunitatearen 2014ko aurrekontua onartzeko ebazpenaren harira Udalak jarritako 500/2014 helegitearen berri ematea.
7) Elorsoro kiroldegiko jarduera berrietarako BPXport Kirol Zerbitzuak SLren prezio proposamena.
8) Olagarai kalea 7 atzealdean dagoen eremuko Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena.
9) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
10) Beste organoen jardueraren jarraipena.
11) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika