Auzoko sarrera txukundu eta hoditeria ere berrituko da
Karrika auzoko sarrera berritu, Larraldapa eta plaza arteko errepidea zabaldu, eta Karrika kaleko hoditeria aldatzeko lanak hasi dira gaur. Lanek hiru hilabeteko aurreikuspena dute eta 285.000 €ko aurrekontua.
Lehenengo fasean, errepidea zabaltzeko lanak egingo dira. Tarte horretan, auzoko bidea irekita egongo da. Lanen bigarren fasean auzoko sarrerako espaloia eta bidea berrituko dira. Baita ere, Karrika kalea altxatu eta ur-hoditeria berrituko da. Lan hauek egiteko fasean, 08:00etatik 17:30era ezingo da pasa auzora. Hala ere, Beheko Errotan aparkalekua atondu du Udalak, auzotarrek bertan ibilgailuak uzteko.
Arraskueko herribidea larrialde uneetarako egongo da prestatua. Auzotarrei, bide hori ahalik eta gutxien erabiltzeko eskatu die Udalak.
Lanek irauten duten bitartean ikastetxeetako autobusek Larraldapan jaso eta utziko dituzte ikasleak. Taxibus zerbitzuan ere aldaketak izango diraa: auzoa itxita dagoen tarte horretan, Beheko Errotako aparkalekuan egingo du geldialdia.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika