Herriko enpresa ttiki eta ertainetako langileak euskara eskolak hartzen hasi dira

LANIN egitasmoak eskainitako zerbitzua da

LANIN, herriko enpresa ttiki eta ertainetan euskara normalizatzeko egitasmoaren baitan, herrian lan egiten duten langileek euskara ikasteko bi talde osatu dira.

Arraguan kokatutako Lurauto kontzesionarioan ematen dituzte euskara eskolak bi taldeek, Intxixu AEK euskaltegiko Ane Hormaza irakaslearekin. Lurauto enpresako hamar langile dira euskara eskolak hartzen ari direnak, Udalaren beka sistemak lagunduta.

Bi talde osatu dira, iksaleen euskara mailaren arabera banatuta. Honela, talde batean euskaraz apenas dakitenak daude eta bestean, euskaraz pixka bat moldatzen direnak. Euskara ikastera animatu diren herriko merkatariekin batera osatu dituzte taldeak (Arraguako Alhambra tabernako eta Mamu merkatal-gune Stock Factoryko langileak).

LANIN egitasmoa Lanbarren poligonoan aurkeztuko da

LANIN egitasmoaren baitan, Lanbarren poligonoko enpresak bisistatzen hasiko dira dinamizatzaileak datorren astetik aurrera, LANIN-ek eskaintzen dituen zerbituen berri emateko. Aurretik, enpresa guztietara gutuna bidaliko da. Euren enpresetan euskararen erabilera gehitu eta normalizatzeko interesa duten enpresekin hasiko da lanean.

Gehigarriak

Herriko enpresa ttiki eta ertainetako langileak euskara eskolak hartzen hasi dira