52 oiartzuar jaioberrik parte hartu dute atsolorran

Gurasoek eta amonek parte-hartze aktiboa izan dute

Iaz jaiotako haurrei Oiartzungo komunitatera ongietorria eman diegu gaur. Oiartzuar jaioberriak euskaran eta euskal kulturaren baitan, haur hauek komunitatean hezteko konpromisoa hartu dute denek. Josune Cousillas Kultura zinegotziak aurkeztu duen saioan, iaz jaiotako 93 haurretatik 52k eta haien guraso, senide eta aiton-amonek parte hartu dute.

Antolakuntzan bezala, saioan zehar gurasoek parte-hartze aktiboa izan dute: Karmele Mitxelena eta Dabid Muñoz gurasoek bertso musikatuak abestu dituzte; Eñaut Leunda eta Olatz Odriozola gurasoek txistuarekin eta akordeioarekin Haurtxo polita kantatzen lagundu diote amonei eta Goya Anduago herriko emaginari ere omenalditxoa egin diote, aurten erretiroa hartuko baitu. Lierni Alkorta gurasoak denen izenean lore-sorta batekin eskertu dio egin duen lana.

Oiartzuar jaioberrien zuhaitza ere osatu da. Banaka, haur bakoitzaren argazkia itsatsi dute Oiartzungo komunitatearen zuhaitz eder horretan eta zapi bana jaso dute.

Ongi bukatzeko, etxetik ekarritako hamaiketako batekin bukatu da festa.

93 oiartzuarrak:

Vega; June; Galder; Ekain; Maren; Guille; Alain; Markel; Manex; Hegoa; Natanael; Ilargi; Garazi; Izaro; Mattin; Danel; Malen; Aimar; Izaro; Markel; Ane; Elaia; Amalur; Argia; Irai; Mara; Ur; Intza; Oinatz; Ariane; Aitana; Ibai; Ibai; Aia; Ani; Laia; Yuri; Irai; Haritza; Gexan; Yan Bernard; Gabal; Aira; Jule; Nahia; Ur; Amaiur; Alain; Zuhain; Iraitz; Julen; Inna; Aia; Ekain; Aretz; Osarodion; Marc; Arai; Julen; Beñat; Nahia; Oihan; Maddi; Maddi; Anje; Maialen; Uxue; Ane; June; Elur; Elene; Aner; Kimetz; Aner; Elur; Maddi; Anetz; Lucas; Udane; Lea; Mary; Nora; Aitana; Alain; Egiar; Elene; Ibai; Peru; Uxue; Nur; Izar; Enara eta Eimer Ibai.

Gehigarriak

52 oiartzuar jaioberrik parte hartu dute atsolorran