Apirilaren 3tik aurrera Karrikako bidea itxita egongo da egunez

8etatik 17:30era Beheko Errotako aparkalekua erabili beharko da

Karrikako bidea zabaldu, sarrera berritu eta hoditeria aldatzeko lanak martxa onean ari dira garatzen. Datorren apirilaren 3tik (asteartea) aurrera egunez zenbait orduz itxita egongo da auzoko bidea: 08:00etatik 17:30era ezingo da Beheko Errotatik aurrera pasatu autoz.

Hori dela eta, Udalak zenbait ohar garrantzitsu gogorarazi nahi dizkie auzotarrei: batetik, bidea itxita egongo den ordu horietan Beheko Errotan propio moldatu den aparkalekua erabiltzeko; bestetik, auzoko larrialdi irteera (Arraskueko herribidea) bakar-bakarrik larrialdi egoeretan erabiltzeko. Herribidea norabide bakarrekoa izango da Karrikako lanek irauten duten bitartean, beraz, seinalitika berriari adi egoteko eskatu nahi zaie erabiltzaileei (Goikoetxe aldetik sartu eta Pagoa aldetik atera beharko da).

Taxibusa ere Beheko Errotako aparkalekura iritsiko da. Fase honetako lanek lau asteko aurreikuspena dute.

Gehigarriak

Apirilaren 3tik aurrera Karrikako bidea itxita egongo da egunez