13 puntuko gai-zerrenda landuko da
Datorren asteazkenean, hilak 28, martxoko ohiko udalbatzarra izango da, 19:00etan. 13 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Pentsioen eros ahalmenaren galerari buruz Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen "Duintasuna" elkartearen mozioa, EH Bildu aurkezturikoa.
3) Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren berraztertze partzialaren aurrerapide dokumentuari alegazioa aurkeztea.
4) Oiartzungo Turismo Aukerak SAren eskaera, Arritxulo aterpetzeko teilatua konpontzeko baimenaren zergari hobaria aplikatzeari buruzkoa.
5) Oiartzunen Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) barruan, 2018-2022 aldirako III. Plan Estrategiko berriaren aurkezpena eta onarpena.
6) Oiartzungo OMTE Musika Elkarteari udal lokal bat zesioan uzteko hitzarmenaren onarpena.
7) Eusko Jaurlaritza, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena, Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak sarbidea izan dezaten Etxebideko etxebizitza babestuen eskatzaileen erregistrora.
8) Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren Batzar Nagusiak 2018 ekitaldirako onartutako hiri hondakinen goi kudeaketa zerbitzuak eskaintzeko tarifen aurka auzi-errekurtsoa tartekatzeari buruzko erabakiaren berrespena.
9) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
10) 2017 ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
11) 2017ko laugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren berri ematea.
12) Beste organoen jardueraren jarraipena.
13) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika