Bost sari banatuko dira
Aurtengo xanistebanak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri da. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31 eguerdian bukatuko da (13:00ak baino lehen, udaletxeko harreran).
70x50 zentimetro izango da kartelaren neurria eta Xanistebanak 2018 leloa agertzea derrigorrezkoa izango da. Era berean, lanetan genero-irizpideak kontuan hartzea baloratuko da. Gainerakoan, edonor aurkeztu daiteke lehiaketa honetara, nahi adina lanekin.
Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia, eta genero-irizpideak kontuan hartuko dituzte aukeraketan.
Sari banaketa, xanistebanetako kultur ekitaldian
Aurten ere bost sari banatuko dira: kartel irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (50 €) eta 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko beka.
Xanistebanetako kultur ekitaldian egingo da sari banaketa, alegia, abuztuaren 1ean.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika