Aste Santuan Arditurriko meatzarien bizimodua ezagutzeko aukera izango da

Pazko larunbatean Tren Berdea ibiliko da

Aste Santuko opor egunetan, urrutira jo gabe, Arditurriko meategietako altxorra ezagutzeko aukera bikaina izango dugu.

Batetik, XX. mende hasierako meatzarien bizimodua ezagutzeko erakusketa ikusteko aukera izango da berriz, dohainik, Interpretazio Zentroan. Meatzarien jarduna, Arditurriko argazki zaharrak, janzkera... ezagutzeko aukera paregabea da erakusketa hau eta Arditurriko meategietan lan egin zuten ehunka lagunei aurpegia jartzeko modu bat.

Tren Berdea eta bisitak, Pazko larunbatean

Era berean, apirilaren 7an (larunbata) Arditurriko Tren Berdean ibili eta meatzuloak bisitatzeko aukera eskainiko da, prezio berezian. Pagoalde poligonotik abiatuko da trena, bidegorrian barrena Arditurriraino. Hiru itzuli egingo ditu meategi gunera: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Bueltako trena ere izango da 11:30, 12:30 eta 13:30ean.

Meatzuloak ezagutzeko eskainiko da Tren Berdearekin batera. Tren txangoa oinarrizko eta sakoneko bisitekin uztartzeko prezio bereziak hauek izango dira: 5 € oinarrizko bisitarekin (30') eta 7 € sakoneko bisitarekin (45'). Bost urte baino gutxiago dituzten haurrek 3 €tan trena eta oinarrizko bisita egiteko aukera izango dute.

Informazio gehiago eta erreserbak aldez aurretik egiteko arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatzita edo, 943 49 50 69 eta 688 895 068 telefonoetara deituta.  

Gehigarriak

Aste Santuan Arditurriko meatzarien bizimodua ezagutzeko aukera izango da