Oiartzun ibaian uholde arriskua dago

Udalaren abisuei kasu egiteko eskatzen zaie herritarrei

Oiartzun ibaiaren egoera azterturik eta iragarpen meteorologikoa kontuan hartuta, uholde arriskua dago Oiartzun ibaian.

Hori dela eta, jarraipena egiten ari da Udala eta ematen dituen abisuei kasu egiteko eskatzen zaie herritarrei.

Hasteko, erreka inguruan bizi diren bizilagunei adi egoteko eskatzen diegu. 

Oraingoz, Zokolo bidea (Ergoien) eta Zerradikoa (Ugaldetxo) itxita daude, urak hartu duelako bata eta erreka atera delako bestea. Oiartzabal bidean (Iturriotzen) ere erne ibili behar da, luizia izan delako.

Gehigarriak

Oiartzun ibaian uholde arriskua dago