260 dantzari inguru elkartuko ditu Haurtzaro Dantza Taldeak
Datorren iganderako (hilak 15) Dantzari Txiki eguna antolatu du seigarren urtez Haurtzaro Dantza Taldeak. Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Haurtzaro Dantza Taldeko Amaia Sanzberrok, Araitz Iparragirrek eta Udane Altunak.
Sei taldetako dantzariek parte hartuko dute egun horretan: Indarra (Gasteiz); Eugi (Eugi); Ereintza (Errenteria); Murixka (Lezo); Udaberri (Tolosa); Aurtzaka (Beasain) eta, noski, Haurtzarokoek bertakoek. Ondorioz, Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako dantzak ezagutza aukera izango da. 260 dantzari txiki inguru elkartuko ditu festak.
Udalak euskal kultura eta folklorearen kimuak diren horien emanaldiekin gozatzera gonbidatu ditu herritarrak. Era berean, Haurtzaro Dantza Taldeak egiten duen lana eskertu nahi du.
EGITARAUA:
10:30: Hamaiketakoa Haurtzaro Ikastolan.
11:30: Kalejirak eta dantza emanaldiak Landetxe eta Euskal Herria plazetan.
12:45: Emanaldia Doneztebe plazan.
13:45: Bazkaria ikastolako jantokian (bazkarirako txartelak Haurtzaroko idazkaritzan daude salgai, 12 €tan helduenak eta 6 €tan haurrenak).
16:15: Erromeria Doneztebe plazan, Etxalarko Elizagoien ahizpekin.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika