Astelehenean ipuin-kontaketa izango da bibliotekan

Lau urtez goitiko haurrentzat

Datorren astelehenean (hilak 16) Lur Kortaren ipuin-kontaketa saioa izango da lau urtetik gorako haurrentzat, Manuel Lekuona bibliotekan (17:30ean).

Ipuin kontaketa haurrentzako gozagarria izan dadin, ohi bezala, saioaren ordutegia errespetatzeko eta kontaketa hasita baldin badago, ez sartzeko eskatu nahi zaie gurasoei. Adin-tartea errespetatzeko ere eskatzen da. Datorren asteko saioan haurrek bakarrik sartu ahal izango dute ipuin-kontaketara (gurasorik gabe).

Gehigarriak

Astelehenean ipuin-kontaketa izango da bibliotekan