Ekofishen baitan Oiartzungo gazteek sortu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte igandean

EkoFish 2018: Gazteak aldaketaren protagonistak proiektuaren baitan herriko gazteek sortu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte datorren igandean (hilak 15), udaletxeko areto nagusian, 12:00etan.

Ekofish proiektuaren helburua hondakinen murrizketa sustatzea da. Proiektua Mater museoak jarri du martxan Oiartzunen, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako DBH 3. mailako ikasleekin.

Elizalde Insitututuko maila horretako hiru gelek dagoeneko euren proiektuak bukatu dituzte eta igande honetan egindako lana herriari aurkeztuko diote.Hasieran, proiektuaren filosofia aurkeztuko dute, eta gero, labur-labur gela bakoitzeko ordezkariek beren proiektua aurkeztuko dute.

Herritarrak proiektu hauek ezagutzera gonbidatu nahi ditu Udalak, gazteak hondakinen murrizketan beste behin ere eredu izan direlako eta haiengandik zer ikasia badagoelako.