Oiartzungo Herri Artxiboa sortzeko proiektua aurkeztuko da ostegunean

Herriko ondare historiko eta kulturala biltzea da asmoa

Oiartzungo Herri Artxiboa sortzeko proiektuaren aurkezpena egingo dute ostegunean (hilak 19) Udaleko Kultura sailak eta egitasmoari forma ematen aritu den talde eragileak. Aurkezpen irekia izango da Manuel Lekuona bibliotekan egingo dena, 19:00etan.

Oiartzungo historia eta kultura aberatsa herritar guztien ondare dira. Horiek artxibo batean biltzeko beharra jaso du Udalak herritarren aldetik. Hori dela eta, proiektu honi forma ematen hasi zaio.

Lanketa herriko eragile kulturalekin (talde zein norbanakoak) gauzatu nahi du Udalak. Horetarako, Ondarearen Mahai sortu nahi da.

Ondarea, historia eta kulturarekin interesaturik dauden herritar guztiak gonbidatuta daude aurkezpenera.