Alain Isasa senseiari harrera egin dio Udalak kenpo kaiko Munduko Txapelketara joan aurretik

Hilaren 26tik 28ra lehiatuko du Budapesten

Alain Isasa sensei-a hilaren 26tik 28ra Budapesten (Hungaria) jokatuko den kenpo kaiko Munduko Txapelketan lehiatuko da. Txapelketara joan aurretik, udal ordezkariek harrera egin diote eta animoak eman, berriz ere Munduko Txapeldun titulua besapean etorri dadin etxera. 

Isasak aukerak baditu, 2016an lortu bezala, aurten ere Munduko txapeldun izateko. Berarekin Honbu elkarteko bederatzi kide izango ditu Budapesten, indar guztiz animatzen.

Oiartzuar guztion partetik ere, animo Alain!

Gehigarriak

Alain Isasa senseiari harrera egin dio Udalak kenpo kaiko Munduko Txapelketara joan aurretik