Lurgintzak errenta aitorpena egiteko bulegoa irekiko du hilaren 26an

Lehenengo sektoreko profesionalek ere errenta euskaraz egin dezakete

Lurgintzak aurten ere errenta aitorpena egiteko bulegoa jarriko du Fermiñenen -beheko solairuan-. Lehenengo sektoreko profesionalei eskaintzen zaien zerbitzua da.

Astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara irekiko da bulegoa. Aldez aurretik txanda hartu beharko da 943 81 14 31 telefonora deituta.

Gogoratu euskaraz egin daitekeela errenta aitorpena modalitate guztietan, eta lehenengo sektoreko profesionalak ere hala egitera animatu nahi ditugu Udaletik.

Gehigarriak

Lurgintzak errenta aitorpena egiteko bulegoa irekiko du hilaren 26an