13 puntu aztertuko dira
Datorren asteazkenean, hilak 25, apirileko ohiko udalbatzarra izango da. 13 puntuko gai-zerrenda landuko da:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Aurrekontuaren exekuzioa, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri emateko maiztasuna zehaztea.
3) Estatuko Administrazio Orokorrak tartekatutako 3/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren (Estatuko bandera udaletxean jartzeko betebeharrari buruzkoa) aurrean Justizia Auzitegi Nagusiak emandako sententziaren berri ematea.
4) Oiartzungo udalerrian bidaiarien hiri garraio zerbitzu publikoaren kudeaketa -Xorrola autobusaren kudeaketa- zerbitzu-kontratuaren 2. luzapena.
5) Ugaldetxo auzoko UGA-1 eremuan Oiartzun ibaiaren gainean pasabidea eraikitzeko egitasmoa gauzatzeko zoruaren aurretiazko okupazioa.
6) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.
7) Altzibar-Karrika bidegorria gauzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena.
8) 2018ko lehen hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
9) 2019. urterako herriko jai egun ofizialen proposamena.
10) Fermiñene udal eraikineko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2017. urteko txostenaren aurkezpen eta onespena.
11) Udaletxeko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2017. urteko txostenaren aurkezpena eta onespena.
12) Beste organoen jardueraren jarraipena.
13) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika